11. Informatzeko betebeharra
Lege antolamenduak Ararteko erakundearen modukoei esleitzen dizkien kontrol eginkizunak betetzeko ezinbestekoa da erakunde horien jarduera esparruetan sartzen diren herri administrazioen laguntza. Izan ere, administrazio horiek izapidetzen ari diren espedienteen ebazpen oinarritua lortzeko behar den informazio guztia eman behar dute eta, gainera, ezarritako epeetan egin behar dute hori, ikerketa eta kontroleko lanek gutxieneko eragingarritasuna izan dezaten nahi bada behintzat.
Errealitate horretaz jabetuta, Ararteko erakundea sortu eta araupetzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak −23. artikuluan− bere kontrolpean jarritako herri administrazioen betebehar hori espresuki aipatzen du, administrazio horiei eskatzen zaizkien datu, dokumentu, txosten eta argitasun guztiak lehentasunez eta premiaz aurkeztu behar dutela dioenean. Era berean, 26. artikuluan ohartarazten du informazioak, espedienteak edota bestelako datuak bidaltzeko eskatzen zaienean, erakundeak eskatutakoari erantzun dakion epe bat ezarri beharko duela. Betebehar hori sendotzeko, lege berberak dio, 24.2 artikuluan, herri Administrazioaren zerbitzura ari den edozein organismo, funtzionario, zuzendari edo pertsonak Arartekoaren ikerketa lanaren aurrean jarrera ezkorra edo oztopatzailea erakusten tematzekotan, txosten berezia egin ahal izango da, urteko txostenean dagokion atalean aipatzeaz gain.
Hain zuzen ere, urteko txosten honetan atal hau sartzearen helburua da Eusko Legebiltzarrak eta, era berean, iritzi publiko orokorrak jakitea zein izan diren erakundearekin lankidetzan jarduteko arreta eta gogo berezia eskaini dituzten administrazio eta organismoak, baita lankidetza hori ukatu edo atzeratzeagatik herritarrek azaldutako kexak dagokien epean konpontzeko ezintasuna eragin dutenak ere.
Komeni da azpimarratzea lankidetzan aritu beharra gogoratzeko funtzioa zuhurtziaz egiten dela, administrazioen kudeaketan eragina duten aldagaiak kontuan hartuta, eta kexa bat azaldu duen pertsonari erantzun eraginkor eta azkarra emateko ageriko helburuarekin.
Ezinbesteko arreta beharrezkoa duten zirkunstantzien artean hauek dira nabarmenenak: Informazioa eskatu deneko arazoaren izate materiala, eskaera egin zaion erakundearen administrazio eta burokrazia sarearen konplexutasuna, jorratu beharreko prozeduren behin-behineko pilaketa, kontrolatutako erakundeen eraketan eragina duten eta hauteskunde garaien ondorio diren aldi baterako aldagaiak, arduradun eta funtzionarioen ordezkapen edo/eta errotazioa, etab.
Baina, hala eta guztiz ere, ez dira gutxi arduragabekeria nabarmena islatzen duten egoerak, erakunde honen kontrol funtzioari eta, era berean, kexa azaldutako pertsonen eskubideei errespeturik gabeko jarrera aditzera ematen dietenak. Kasu horietan, hain zuzen, erakundeak ohartarazpenaren azken urratsera jotzea beste erremediorik ez du, lankidetzarik ezak eragin litzakeen ondorio penalen berri emateko asmoz (Zigor Kodeko 502.2 artikulua).
Jarraian erantsitako zerrendetan agertzen dira 2012. urtean lankidetzan aritzeko prest egon diren administrazio edo beste erakunde batzuei buruzko datuak (1). Horregatik, ez da beharrezkoa izan horiei agindeirik egitea.
Errekerimenduak jaso dituzten administrazio eta erakundeen gaineko datuak ere jaso dira (2).
Azkenik, kasu larrienak nabarmendu dira, hau da, ohartarazpenak jaso dituzten erakundeetako arduradunen kasuak (3).
Egokitzat jo dugu azpimarratzea Eusko Jaurlaritzako zenbait sail lehenengo zerrendan (esan dugun moduan, bertan euren lankidetza dela-eta gailendu diren administrazio eta erakundeak ageri dira) agertzearen arrazoia honen ondorioa dela: EAEko administrazioaren egitura berria (EAEko administrazioaren sailak sortzeko, deuseztatzeko eta aldatzeko lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua). Izan ere, egiaztatu ahalko den moduan, sail horietako batzuek bigarren zerrendan korrelatiboa dute eskumenen ikuspuntutik. Bigarren zerrenda horretan errekerimendu bat jaso duten administrazio eta erakundeak jaso dira.
Aurten ere, eskerrak eman behar dizkiogu Bilboko Udalari bere lankidetzagatik eta orain arte izan duen jarreragatik. Izapidetutako espedienteen bolumena gorabehera, ez dugu ezein momentutan errekerimendurik egiteko beharrik eduki.
2012. urtean errekerimendu bat jaso duten administrazio eta erakundeei dagokienez, erabateko datu erlatiboak erakundearen web orrialdean kontsultatu daitezke. Hala ere, beharrezkotzat jo dugu ondorengo administrazio eta erakundeen gaineko berariazko aipamena egitea: txosten hau ixterakoan, erantzuteke dauden errekerimenduak dituztenak. Administrazio eta organismo horiek honako hauek dira
Eusko Jaurlaritza | |
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila | 9 errekerimendu |
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila | 34 errekerimendu |
Osasun eta Kontsumo Saila | 8 errekerimendu |
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila | 9 errekerimendu |
Arabako Foru Aldundia | |
Toki Administrazioa | errekerimendu 1 |
Ingurumena | errekerimendu 1 |
Gipuzkoako Foru Aldundia | |
Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentua | errekerimendu 1 |
Arabako udalak | |
Laguardia | errekerimendu 1 |
Vitoria-Gasteiz | errekerimendu 1 |
Bizkaiko udalak | |
Lezama | errekerimendu 1 |
Sestao | errekerimendu 1 |
Karrantza Harana/Valle de Carranza | 2 errekerimendu |
Gipuzkoako udalak | |
Ataun | errekerimendu 1 |
Azpeitia | 2 errekerimendu |
Donostia-San Sebastián | errekerimendu 1 |
Beste erakunde batzuk | |
Bizkaiko Sendagileen Elkargo Ofiziala | errekerimendu 1 |
Amaitzeko, sentitzen dugun arren, adierazi behar dugu ohartarazpen kopurua ez dela murriztu. Aurten, guztira, 12 alkatetzek ohartarazpenak jaso dituzte. Horietatik bik oraindik ez diete erakunde honek egindako errekerimenduei erantzun (Artziniega eta Barakaldoko Udalak). Beste bi kasutan, (Karrantza Harana eta Urduliz) erakundeak izapidetutako espedienteetan bere esku-hartzea bertan behera utzi behar izan du aipatutako alkatetzen lankidetza lortu gabe.
11.1. 2012an kexak izanda ere, errekerimendurik jaso ez duten administrazioak eta bestelako organismoak
Zerrenda honetan jaso dira errekerimendurik egin behar izan gabe, ebatzi ahal izateko 2012. urtean gutxienez informazio-eskaera bat eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak. Sailak zehazki azaltzen dira EAEko administrazio orokorraren eta foru aldundien kasuan.Beraz, adierazi bezala, ardura eta arreta bereziena eskainiz lankidetzan jardun duten administrazioak eta erakundeak dira.
A) Eusko Jaurlaritza
Saila* | |
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna | 1 |
Ekonomia eta Ogasuna | 3 |
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura | 10 |
Lehendakaritza | 7 |
Osasuna | 2 |
Segurtasuna | 2 |
* Abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren bidez sortutako sail berriak
B) Foru aldundiak
Arabako Foru Aldundia | |
Diputatu Nagusia | 1 |
Euskara, Kultura eta Kirolak | 1 |
Ogasuna, Finantza eta Aurrekontuak |
11 |
Bizkaiko Foru Aldundia | |
Kultura | 1 |
Ogasuna eta Finantzak | 14 |
Ingurumena | 2 |
Lehendakaritza | 2 |
Ekonomia Sustatzea | 1 |
Gipuzkoako Foru Aldundia | |
Kultura, Gazteria eta Kirola | 1 |
Diputatu Nagusia | 2 |
Ogasuna eta Finantzak | 9 |
Ingurumena eta Lurralde Antolaketa | 2 |
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa | 2 |
C) Udalak
Arabako Lurralde Historikoa
Arabako udalak | |
Alegría-Dulantzi | 1 |
Amurrio | 2 |
Armiñón | 1 |
Arrazua-Ubarrundia | 1 |
Ayala/Aiara | 1 |
Campezo/Kanpezu | 2 |
Laudio/Llodio | 1 |
Ribera Alta | 1 |
Yécora | 1 |
Arabako administrazio batzarrak | |
Caicedo-Yuso | 1 |
Heredia | 1 |
Lagrán | 1 |
Menagarai | 2 |
Navarrete | 1 |
Rivabellosa | 1 |
Santa Cruz de Campezo | 1 |
Trespuentes | 1 |
Bizkaiko Lurralde Historikoa
Bizkaiko udalak | |
Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena | 1 |
Alonsotegi | 2 |
Artzentales | 1 |
Areatza | 1 |
Arrigorriaga | 2 |
Bakio | 2 |
Barrika | 2 |
Basauri | 1 |
Berango | 2 |
Berriz | 1 |
Bilbao | 63 |
Durango | 5 |
Galdakao | 6 |
Gamiz-Fika | 1 |
Gatika | 1 |
Güeñes | 1 |
Igorre | 2 |
Ispaster | 1 |
Leioa | 3 |
Lekeitio | 1 |
Mundaka | 1 |
Ondarroa | 1 |
Portugalete | 3 |
Santurtzi | 8 |
Sondika | 1 |
Ugao-Miraballes | 1 |
Urduña/Orduña | 1 |
Valle de Trápaga-Trapagaran | 1 |
Zalla | 2 |
Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Gipuzkoako udalak | |
Andoain | 1 |
Anoeta | 1 |
Arrasate/Mondragón | 2 |
Azkoitia | 1 |
Beasain | 3 |
Bergara | 1 |
Deba | 1 |
Elgoibar | 1 |
Ezkio-Itsaso | 1 |
Getaria | 2 |
Hernani | 2 |
Ibarra | 1 |
Legorreta | 1 |
Oiartzun | 2 |
Oñati | 1 |
Orexa | 1 |
Pasaia | 1 |
Soraluze-Placencia de las Armas | 1 |
Tolosa | 7 |
Usurbil | 3 |
Zarautz | 3 |
Zumarraga | 2 |
D) Beste erakunde publiko batzuk
Euskal Herriko arkitektoen elkargo ofiziala | 1 |
Vitoria-Gasteizko UNED ikastetxe elkartua | 1 |
Bizkaiko doako laguntza juridikoaren batzordea | 1 |
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa | 6 |
Bizkaiko garraio partzuergoa | 2 |
Osabidezko Hezkuntza eta Lanerako Prestakuntzarako Pedro Anitua Partzuergoa | 1 |
Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola fundazioa | 1 |
Gipuzkoako Urak SA | 1 |
Izenpe | 1 |
Eusko Legebiltzarra | 1 |
Txingudiko Zerbitzuak | 1 |
11.2. Kexak direla-eta, 2012an errekerimenduren bat jaso duten administrazioak eta bestelako organismoak
Zerrenda honetan jaso dira ebatzi ahal izateko gutxienez informazio-eskaera bat eta errekerimendu bat egitea eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak, sailen arabera, EAEko administrazio orokorraren eta foru administrazioen kasuan. Zerrendak honako ezaugarriak ditu:
(1) | zenbat espedientetan egin den 2012. urtean informazio eskariren bat. |
(2) | 2012an informazioa eskatu deneko espedienteetatik zenbatetan egin den agindeia. |
(3) | agindeia egin zaien espedienteen portzentajea, 2012an informazio eskaririk egin zaieneko guztirako espedienteen aldean. |
(4) | 2012an agindeirik zenbat espedienteri egin zaion, aurreko urteetan egindako informazio eskariei buruzkoak izanik. |
A) Eusko Jaurlaritza
Saila | 1 | 2 | 3 | 4 |
Kultura | 5 | 2 | 40 | – |
EITB | 5 | 2 | 40 | – |
Kirol Egokituaren Euskal Federazioa | 1 | – | – | – |
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa | 139 | 51 | 36,69 | 4 |
Enplegu eta Gizarte Gaiak | 694 | 181 | 26,08 | 1 |
Enplegu eta Gizarte Politikaka | 35 | 1 | 2,86 | – |
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa | 7 | 1 | 14,29 | 1 |
Herrizaingoa | 57 | 13 | 22,81 | 5 |
Justizia eta Herri Administrazioa | 14 | 3 | 23,08 | – |
Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza | 9 | 1 | 11,11 | – |
Uraren Euskal Agentzia | 4 | 2 | 50 | – |
Osasuna eta Kontsumoa | 36 | 2 | 5,55 | – |
Kontsumobide | 2 | – | – | – |
Osakidetza | 66 | 19 | 28,79 | 3 |
Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak | 55 | 36 | 65,45 | 4 |
Eusko Trenbideak | 3 | – | – | – |
Euskal Trenbide Sarea | 5 | 1 | 20 | – |
B) Foru aldundiak
Arabako Foru Aldundia |
(1) | (2) | (3) | (4) |
Toki Administrazioa | 1 | 1 | 100 | – |
Ingurumena | ||||
eta Hirigintza | 5 | 1 | 20 | – |
Ekonomia Sustapena eta Foru Administrazioa | 1 | 1 | 100 | – |
Gizarte Zerbitzuak | 71 | 7 | 9,86 | 2 |
Bizkaiko Foru Aldundia |
(1) | (2) | (3) | (4) |
Gizarte Ekintza | 115 | 6 | 5,22 | 1 |
Nekazaritza | 2 | 1 | 50 | – |
Herri Lanak eta | ||||
Garraioak | 6 | 1 | 16,67 | – |
Gipuzkoako Foru Aldundia |
(1) | (2) | (3) | (4) |
Foru Administrazioa eta Funtzio Publikoa | 7 | 1 | 14,29 | – |
Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoa | 1 | 1 | 100 | 1 |
Gizarte Politika | 24 | 2 | 8,33 | – |
C) Udalak
Arabako Lurralde Historikoa
Arabako udalak |
(1) | (2) | (3) | (4) |
Artziniega | 1 | 1 | 100 | 1 |
Baños de Ebro/Mañueta | – | – | – | 1 |
Barrundia | 1 | 1 | 100 | – |
Elciego | 1 | 1 | 100 | – |
Iruña Oka/Iruña de Oca | 2 | 1 | 50 | – |
Labastida/Bastida | – | – | 20 | 1 |
Laguardia | 3 | 1 | – | – |
Peñacerrada-Urizaharra | – | – | 33,33 | 1 |
Valdegovía | – | – | – | 1 |
Vitoria-Gasteiz | 71 | 12 | 16,9 | 3 |
Arabako administrazio batzarrak | (1) | (2) | (3) | (4) |
Durana | 1 | 1 | 100 | – |
Caranca y Mioma | 1 | 1 | 100 | – |
Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Gipuzkoako udalak | (1) | (2) | (3) | (4) |
Aretxabaleta | 2 | 1 | 50 | – |
Asteasu | 1 | 1 | 100 | – |
Astigarraga | – | – | – | 1 |
Ataun | 2 | 1 | 50 | – |
Azpeitia | 4 | 2 | 50 | – |
Donostia-San Sebastián | 27 | 7 | 25,93 | 1 |
Errenteria | 7 | 3 | 42,86 | – |
Hondarribia | 4 | 3 | 75 | – |
Irun | 8 | – | – | 1 |
Lasarte-Oria | 8 | 1 | 12,5 | – |
Lazkao | 2 | 1 | 50 | – |
Zaldibia | 1 | – | – | 1 |
Zumaia | 1 | – | – | 1 |
Bizkaiko Lurralde Historikoa
Bizkaiko udalak |
(1) | (2) | (3) | (4) |
Abadiño | 1 | – | – | 1 |
Amorebieta-Etxano | 2 | 1 | 50 | – |
Barakaldo | 12 | 2 | 16,67 | – |
Bermeo | 3 | 1 | 33,33 | – |
Busturia | 3 | 2 | 66,67 | – |
Derio | 2 | – | – | 1 |
Elorrio | 1 | 1 | 100 | – |
Erandio | 12 | 2 | 16,67 | 1 |
Ermua | – | – | – | 1 |
Gernika-Lumo | 2 | 1 | 50 | 1 |
Getxo | 19 | 2 | 10,53 | 1 |
Gorliz | – | – | – | 1 |
Iurreta | 2 | 1 | 50 | – |
Karrantza Harana/ | ||||
Valle de Carranza | – | – | – | 2 |
Lezama | 1 | 1 | 100 | – |
Mungia | 4 | 1 | 25 | 1 |
Muskiz | 1 | – | – | 1 |
Ortuella | 4 | 1 | 25 | – |
Plentzia | 2 | 1 | 50 | – |
Sestao | 5 | 2 | 40 | – |
Sopelana | 5 | 2 | 40 | – |
Zierbena | 1 | 1 | 100 | – |
D) Beste erakunde publiko batzuk
(1) | (2) | (3) | (4) | |
Arabako Abokatuen Elkargoa | 2 | 1 | 50 | – |
Bizkaiko Sendagileen Elkartea | 1 | 1 | 100 | – |
Bizkaiko soro | ||||
Administratzaileen Lurralde Kolegioa | 1 | 1 | 100 | – |
Haurreskolak | 3 | 1 | 33,33 | – |
Euskal Herriko | ||||
Unibertsitatea | 7 | 2 | 28,57 | 2 |
11.3. Arartekoak 2012. urtean egindako ohartarazpenen zerrenda
A) Eusko Jaurlaritza
Saila | Ardura | Titularra | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Ohartarazpenaren data |
Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak | Zerbitzu zuzendaria | Paloma Usatorre Mingo | 279/2011/23 | Santa Juliana auzoko ebazpenari buruzko jarraipena | 2012/6/04 |
B) Foru Aldundia
– Arabako Foru Aldundia
Saila | Ardura | Titularra | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Ohartarazpenaren data |
Toki Administrazioa | Foru diputatua | Javier Ruiz de Arbulo Cerio | 2288/2011/29 | Kontzejuen finantzazioarekiko desadostasuna | 2012/12/03 |
C) Udalak
Arabako Lurralde Historikoa
Saila | Ardura | Titularra | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Ohartarazpenaren data |
Artziniega | Alkatea | Agurtzane Llano | 748/2012/29 | Udalaren jarduerarik eza bide publiko baten inbasioaren aurrean | 2012/11/29 |
Bizkaiko Lurralde Historikoa
Saila | Ardura | Titularra | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Ohartarazpenaren data |
Barakaldo | Alkatea | Antonio J. Rodríguez | 1297/2012/29 | Udalerriko asteko azoka txikietan hutsik dauden postuak esleitzeko irizpidea | 2012/11/30 |
Erandio | Alkatea | Joseba Goikouria | 1666/2010/28 | Kutsadura akustikoa | 2012/05/04 |
Karrantza Harana/ Valle de Carranza | Alkatea | José Luis Portillo | 414/2011/23 | Lursaila ixteko baimenaren ukapena | 2012/06/04 |
Urduliz | Alkatea | Javier Bilbao | 1502/2011/23 | Hirigintzako legezkotasuna berriro ezartzeko eskaerari erantzunik ez ematea | 2012/06/04 |
Ortuella | Alkatea | Oskar Martínez Zamora | 1068/2012/29 | Erroldatzea ukatzea | 2012/11/14 |
Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Saila | Ardura | Titularra | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Ohartarazpenaren data |
Astigarraga | Alkatea | Andoni Gartzia Arruabarrena | 2099/2011/23 | Enpresa baten isuria landa-lurzoruan dagoen kutxatila batean | 2012/10/17 |
Donostia-San Sebastián | Alkatea | Juan Carlos Izagirre | 1273/2011/29 | Aparkalekuaren fidantza itzultzeko eskaera | 2012/1/18 |
Lasarte-Oria | Alkatea | Pablo Barrio Ramírez | 594/2012/29 | Bere etxebizitzara sartzeko eta zerbitzuekin konektatzeko bidearen gauzatze okerra | 2012/11/14 |
Orio | Alkatea | Beñat Solabarrieta | 526/2011/28 | Kutsadura akustikoa | 2012/08/03 |